Eskulanak eta opariak

Tiburcio Anitua 9, bajo
20600 Eibar Gipuzkoa
Tel. 943044523

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30tik - 13:00ara eta 16:30tik - 20:00ara

Larumbatak 10:00tik - 13:30ara

CAPRICHOS KRIS

Eskulanak egiteko gaiak, opari pertsonalizatuak eta haurrentzako jantzigintza

Zure eskulanak zuk zeuk egin nahi badituzu, hemen aurkituko duzu beharrezkoa den guztia. Horretarako astirik edo trebetasunik izan ezean ere opari pertsonalizatua egin nahi baduzu, geuk egingo dizugu. Txikienek onena merezi dutenez, eskuz egindako arropa eskaintzen dugu, soinekoak, jertseak, jakak eta patukoak. Goitik behera janzteko. 0 Hilabetetik 12ra bitarteko neurrietan. Kapritxoa ematea eta umeak pozik uztea bada nahi duzuna txikienentzako panpina bigunak eta 100 urte arteko haurrentzako fofutxak aurkituko dituzu gurean. Scrapbooking lanak, etab. Gehigarriekin osatzen dugu geure eskaintza, poltsak, nezeserrak, papar orratzak...

Eskuz eginiko jantziak

Txikienak eder dotore jantzita ikusteko soineko eta gona handiak egiten ditugu, hauen gehigarriekin, kulero, adur-zapi eta oinetakoz, batez ere pike-erara eginak.

Eta osatzeko, lepokoak, jakak eta kakorratzez eginiko haur-oinetakoak, uda nahiz negurako, jaioberriarentzat eta urtea bete arteraino.

Panpinak

AMIGURIMIak eskaintzen ditugu, kakorratzez egindako panpinak, bigun-bigunak, garbitzeko gai direnak eta txikienarentzako inolako arriskurik ez dutenak.
Hain txikiak ez direnentzat, AMIGURIMI giltzatako erakargarriak.

FOFUTXAK, Goma-Evaz egindakoak. Edozein sasoi izanda ere gustura jasotzen den oparia. Erabilgarritasuna izan dezakeen apaingarria.

Artesautza gehigarrietan

Eta guztiok gustuko zerbait izatekotan, poltsak, nezeserrak, txanoak, papar-orratzak,... guztiak eskuz eta asko kakorratzez eginda eta denak gustora eramatekoak.

Scrapbooking

Argazki albumak, ohar eta telefono libretak, orrialde bereizleak,... bururatzen zaizun guztia.




CAPRICHOS KRIS facebook twitter

BILDUMA